XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konparaziorik ez dute onartzen.

Eta ni ez naiz buruko mina dudanean bi aldiz pentsatu gabe aspirina hartzen duenetakoa.

Baina banekien, eta horretan jarraitzen dut oraindik, ahalik eta gutxien sofritu nahi nuela.

Aukera bat da. Norberak egin beharrekoa.

Minari beldurra izatea ere naturala da.

Horri erremedioa jartzen saiatzea adina.

- Emakumea, nola galduko duzu ba momentu hori?

- Ez al duzu sentitu nahi nola jaiotzen den?

- Ez al duzu lehendabiziko irribarrea ikusi nahi?

Niri bost axola zitzaidan momentu hark lotan harrapatzen baninduen ere.

Aukeran, nahiago lotan harrapatu izan banindu.

Baina ez ninduen lotan harrapatu.

Ez nuen momentu hura galdu.

Sentitu nuen nola jaiotzen zen.

Lehendabiziko negarra entzun nuen.

Horrek ez nau ama hobea ez okerragoa bihurtu.

Oinazerik gabeko erditzea aukeratuta ere, mina izaten da.

Edozein tokitan, edozein eratan, erremedioa jarrita edo gabe, erditzea eta mina elkarrekin doaz.

Ez dago min-metrorik.

Sortzen dutenean fabore ederra egingo digute.

Batez ere hori ez da ezer edo hasi al zara kexatzen?

Ez zaizu gutxi geratzen oraindik! esaten dizun bata-zuridunari erantzuteko.

Natura jakintsua ez, baina sadikoa dela esan dut. Eta gaiztoa ere bai.

Sofritu gabe ez dagoela jaiotzerik erakusten digu, Sofritzeko jaioak gara dotrina ahazten saiatzen ari garen une historikoan.

Eta animaliak garela. Ahaztu egiten zaigu batzuetan.

Hormonak dantzan eta autoestima haien hankapean dabilen momentua ez da egokiena animaliak garela gogorarazteko.

Bada une gogor horietan animalia zoragarriak garela ulertarazten saiatzen denik ere.